XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ezta txanponik ere.
- Ez ez al duzu eskuratzeko modurik, aita?
- Batere ez -erantzun zuen erregeak. Lehia handienaz ibili naiz bila, eta bitarteko guztiak erabili ditut.
Hitz horiek entzutean, Alizia printzesa sakelan eskua sartzen hasi zen, arrain-hezur magikoa gordeta zeukan tokian, eta esan zuen:
- Aita, gauza bat eskuratzeko lehia handienaz ahaleginak egin direnean eta bitarteko guztiak erabiliz, dena egin dugu, egin ahal izan dugun guztia. Ez al da hala?
- Halaxe da, Alizia.
- Dena egin dugunean, egin ahal izan dugun guztia egin dugunean, esan liteke inori laguntza eskatzeko orduak jo duela.
Eta horixe zen hain zuzen arrain-hezur magikoaren sekretua